jueves, 28 de febrero de 2019

Judith Butler eta Sunaura Taylor

Gaurko klasean Judith Butler eta Sunaura Taylor-en arteko elkarrizketa bat ikusi dugu. Elkarrizketa honi buruzko zenbait galdera erantzun eta gero erantzunak amankomunean jarri ditugu. Heuek izan dira besteen iritziak entzun eta gero lortu ditudan erantzunak:

1- Zer esan nahi du Sunaura Taylor-entzat elkarrekin ibiltzeak?
Ibiltzea aurrera egitea dela, nahiz eta aulki batean joan bera ere ibiltzen dela dio Sunaura Taylor-ek.

2- Impairment(hondatze) eta dissability(desgaitasun) kontzeptuek zer esan nahi dute autoreentzat?
  • Impairment: Asaldura biologikoa gorputz normal batekin alderatuta.
  • Dissability: Gizarteak ezgaitasunarekiko daukan ikuspegia da, lana aurkitzeko ezberdintasunak, laguntzak, etab.
3- Nola kontzeptualizatzen du Sunaura-k zaintzaren papera gizartean?
Interdependienteak gara(ez dependienteak ezta independienteak ere). Zaintza, gizakiak dituen betebehar basikoak asetzeko eman behar den laguntza da Taylor-en hitzetan.

4- Nola egiten dute bat generoak eta desgaitasunak Butler-en iritziz?
Gizonezko eta emakumezko moduan moduan mugitzeko patroiak ezarrita daude.

Nire ustez, egia da gure gizarteak emakume, gizon edo desgaitasun bat duten pertsonei bakoitzak behar duen moduan portatzeko patroia ezartzen diela, baita nahi dituzten mugak ere. Ezarritako aurreideia eta muga hauetatik asko ez dira egia eta beste askok ez dute zentzurik, baina gizarteak gu kontrolatuta izateko ezartzen dizkigu.

lunes, 25 de febrero de 2019

Irudien gogoeta

Gaurko klasean irudi batzuk ikusi ditugu eta hauek zer sorrarazten diguten eta zertarako erabiliko nukeen argazki horietatik ikasitakoa eskolan, hausnartu behar izan dugu. Argazki hauek niri, gaur egun, gizarte kapitalista eta gogor batean bizi garela, baina gauza hauek txikiak garenean ezkutatu egiten dizkigutela eta mundu alai eta polit bat irudikatzen digutela pentsarazten didate. Horregatik, irakasle bezala umeei errealitatea den bezalakoa erakusten saiatuko nintzateke(beti ere umeekin hizt egiten ari naizela kontuan hartuta) bere gauza zoragarri eta beste gauza triste eta gogorrekin, baita nire ustez pertsona on bat izateko behar diren baloreak ere. Hala nola, errespetua, tolerantzia, berdintasuna, zintzotasuna etab. Azkenik, etorkizunean irakasle izango naizenez eta agian baita guraso ere, kontu handia izan behar dugu egiten ditugun gauzekin etorkizunean jende askoren eredua izango garelako eta batez ere mundu honetan, non, izugarri bigilatuak gauden eta egiten dugun edozer gauza(bereziki txarrak) irudien edo albisteen bidez interneten agertu daitezken.

viernes, 22 de febrero de 2019

El ritual del progreso

Gaur Ivan Illich-en bigarren kapituluaren "El Ritual del Progreso" galderei buruz eztabaidatu dugu. Kapitulu honetan teknologiari eta hezkuntzari buruz hitz egiten da. Hauek izan dira irakasleak jarritako galderei klasean eztabaidatu ondoren aurkitu dizkiedan erantzunak:

1- Zer esaten du Illich-ek aurrerapen teknologikoen inguruan, hauek maila bat gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokionez?
 Teknologia helburu bat lortzeko egiten da, baina maila batera iristean justu aurkakoa egiten hasten da. Teknologia aurrera pauso bat izan beharrean atzera pauso bat da. Eskolei dagokionez daukan ondorioa hauek teknologiak gizartearen onura ekonomikorako erabiltzen dituztela da eta ez hezkuntzan aurrera egiteko.

2- Zergatik sustatzen da zenbait teknologien hedakuntza naiz eta beraien ondorio kaltegarriak nabariak izan? Honen adibiderik jarriko zenuke hezkuntzaren arloan?
 Zenbait teknologia sustatzen dira gutxi batzuentzat(aberatsak) onuragarria delako ekonomikoki nahiz eta horrek besteentzat kalte handiak ekarri. Benetako metak estaltzen dira eta produktu ona izango balitz bezala saltzen dute gauza onak bakarrik azalduz(adibidez abiadura handiko trena).
Hezkuntza arloan arbel digitalak saltzen dituzte oso onak balira bezala hezkuntzaren gabeziak konpontzeko eta gero gaizki funtzionatzen dutenez arazo gehiago sortzen ditu.

3- Eskolaren izaera “kontraproduktiboa” ikusita, alegia, hezkuntza instituzioak ez duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere; zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
 Lehenik ezkutuko kurrikulumari buruz hitz egiten du. Kurrikulum ezkutuak erakusten digu eskola dela bizitzarako beharrezko gauzak bakarrik eskolan ikasi daitezkeela(eskolan bakarrik ikasi daiteke). Eskolatik kanpo gure kabuz ikastea gaizki dagoela eta ezinezkoa dela erakusten digutela dio Illich-ek. Eskolak gure kabuz ikasteko kapazitatea txarra dela dio, eskolaren beharra dugula eta eskolan ez bagaude ez dugula ezagutza lortuko. Bigarrenik, eskolak ezagutza negozio bihurtzen duela dio Illich-ek.

4- Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
 Sistemari interesatzen zaizkion interesak transmititzeko makina bat da eskola, eskolak baloreak transmititzen dizkigu. Eskolak irakasleak publizitatea gure buruetan sartzera behartzen ditu, horrela, sistema eta gizartea dagoen bezala beharrezkoa dela sinestarazteko ikasleei.

5- Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zer zentzutan gertatzen ari da hau?
 Desioak behar bihurtu dira sistemak hori transmititzen duelako eta jendeari hori sinistarazten diotelako.

6- Ilich-en aburuz, zein da Kapitalismoaren “mantra” (errepikapena) aurrerapenen harira? Zer da sortzen ari duena aurrerapenaren ideologiak?
 Kapitalismoa eskolan ikasten da eta etengabe bukatzen ez den kontsumo bat da. Saltzen digute saltzen ari diren produktuak zoriontsu egingo gaituela. Berria beti hobea delaren ustea transmititzen digute. Baina benetan egiten dutena guk produktu horien beharra sentitzea da benetan beharrezkoak ez direnean.

7- Teknologien izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Ilichek aipatzen duen “teknologien agindua”-n (imperativo tecnológico) izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu honek? Nola lotuko zenuke gizartearen deseskolatzearen aldarrikapenarekin?
 Zerbait teknologikoki egin badaiteke hori egin behar da.

martes, 19 de febrero de 2019

Eskolaren papera gorputzaren normalizazioan

Gaurko klasean eskolaren papera gorputzaren normalizazioan zein den galderari erantzun behar izan diogu. Horretarako, Paul B. Preciadori "Pienso Luego Existo" bideoan egindako elkarrizketa bat izan dugu lagungarri bezala. Erantzuna bideoan entzundako kontzeptuen bidez jaso dut, eta hauek dira jaso ditudan kontzeptuak:

- Sexualitatea osatzen duten kontzeptu politiko eta medikoak ezabatzea.
- Gorputz osoa normalizatu sexurako eta ez bakarrik genitalak. Gorputz guztiari eman behar zaio garrantzia.
- Sexua osatzen duten baloreak ezabatzea, horrela, sexuari buruz kontzeptu propioak sortu eta izateko. Hau da, gizona, emakumea, hetero, gay, etab izatea normaltzat ez edukitzea kontzeptu propioak sortzea baizik.
- Subjektibitatea, kontzeptu berriak sortzeko erreminta bezala.
- Eskola normalizazio eta ekoizpen makina bat da, kontzeptuak eta jarrerak barneratu eta normaltzat hartzeko.
- Gauzak aldatzeko iraultza bat egin behar da eta horretarako biolentzia beharrezkoa da.

viernes, 15 de febrero de 2019

La crítica de las herramientas

Gaurko klasean Iván Illichen liburuaren lehenengo kapituluari "La Crítica de las Herramientas" buruzko galderak erantzun ditugu. Kapitulu honetan gizarte sistemak dituen herramienten kritika egiten da. Hauek izan dira galderei emandako erantzunak klasean denon artean hitz egin ostean.

1- Zer zentzu ematen dio Illich-ek "erraminta" kontzeptuari? Zein da erraminten helburua? Egungo eskola barruko "erraminta" bat seinalatuko zenuke? Zein da bere helburua?

Erraminta bat helburu bat lortzeko erabiltzen den objektu edo teknika/mekanismo bat da, honen helburua erabiltzen duen pertsonak nahi duena lortzeko prozesuan parte hartzea da. Eskolan erabilitako erraminta bat arkatza da adibidez idazteko balio duelako eta honek erabiltzen duen pertsona nahi duen helburua lortzen ahalbidetzen duelako.

2- Produkzio eredu industrialean kontsumitzen dugun “merkantzia” ( bai ondasun bezala ulertuta, bai zerbitzu abstraktu bezala) gure kabuz burutu dezakegun zeozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako “merkantzia” hori nahi gabe oztopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asebetzeko. Hau irudikatzeko Ilichek bi balore motaz hitz egiten digu ("...- balorea vs. "...- balorea"). sakondu bi kontzeptu hauen inguruan eta saia zaitez hezkuntzari loturiko adibide bat jartzen. 

Illich-ek ere erreferentzia egiten dio gehiegizko produktibateari esanez, inguru soziala suntsitzen duela eta teknologiak ere kalte egiten duela. Illich-ek bi baloreei buruz hitz egiten du: erabileraren balorea (gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena) eta aldaketaren balorea (ez da gauzaren propioa edo naturala, produkzioaren emaitza baizik. Abstraktua eta erlatiboa da. Honek erabileraren balore ezberdinak elkarrekin zer proportzioan aldatzen diren adierazten du)(Garcia, 2019) 3- Zein da Illich-en iritzia eskolaren eta irakaskuntzaren artean? Noiz esan dezakegu gizarte bat “eskolatua” (sociedad escolarizada) dagoela?Eskolaratutako gizartea alienatuta dagoela dio Illich-ek. Gainera, eskola eta irakaskuntza lotuta daude baina eskolak kapoan ikasten denari(irakaskuntza) ez dionez garrantzirik ematen eskolak garrantzia galtzen du eta honi kontraproduktibitatea deritzo. Gizarte bat eskolaratuta dago kontzeptuak merkantzia bezala erabiltzen dituztenean. 4- Illich-en arabera zer da eskola eta zer da egiten duena gure gizartearekiko?Eskolan, gizartean dauden desberdintasun sozialek, ikasleek aukera berdinak ez izatea eragiten du, gainera diru gutxi dutenek ezin dute haien ikasketekin aurrera egin eta derrigorrezko ikasketak egiten dituzte bakarrik. Horregatik esaten da ,eskolak ezberdintasun sozialak erreproduzitzen dituen makina bat dela eta Illich-ek eskola publikoak defendatzen ditu honi aurre egiteko. 5- Bizitzaren medikalizazioaren harira, Illich-ek hurrengoa adierazten du"…". Aurreko baieztepena kontuan hartuz, nolako lotura bilatu dezakezu hezkuntza arloarekin?Medikalizazioaren inguruan ere hitz egin zigun Ivan Illich-ek. Honen inguruan esan zuen medikuntza instituzionala arazo larria dela gure gizarterako. Gehiegi ekoizten ari gara eta sendagai batzuk kalte gehiegi egiten ari dira jendeari.(Jose Victor Garcia-ren blogetik hartutako galdera) 6- Ililchek adierazten du: "..."
Egoera honek bultzatzen du “profesio” zehatz bat hedatzera, zein da? Zein da burutzen dutena? Orain, zu, maisu/maistra izango zaren heinean, nola kokatzen duzu zure burua horrelako baieztapen baten aurrean?
Gure gizartean expertu asko daude(abokatuak,medikuak, etab) eta hauek egiten dutena guregan behar bat sortzea da. Horrela, beraiek gure "beharra" asetzeko zerbitzu bat eskaintzen digute eta behar hori noiz sentitzeko arauak ezartzen dituzte, haiek nahi duten bezala manipulatuz. Illich-ek dio, gure kabuz egin ditzakegula gauzak eta ez dugula eskolaz eta hainbeste instituzio eta zerbitzuen beharrik izan behar.


martes, 12 de febrero de 2019

Tomboy

Gaurkoan Tomboy deituriko pelikula bat ikusi dugu mutila izan nahi duen neska bati buruz eta genero bakoitzak txikitatik jarraitu behar dituen rolei buruz bakoitzaren sexuaren arabera.

Pelikula honetan Laure deituriko neska batek mutilen rola hartzen du eta egiten duten guztia imitatzen du mutil bat izanda lagunak egitea errazagoa izango dela uste duelako. Pelikularen bi eszena goraipatuko nituzke:

- Lehenik, Laure deituriko protagonistak bizi den auzo berriko umeen taldean integratzeko, bere burua Michael bezala aurkezten du eta taldeko mutilek duten portaera eta egiten dituzten gauzak imitatzen hasten da. Futbolera jolasten hasten da, kamiseta kentzen du futbolera jolasteko eta txistua botatzen du lurrera, baina gero, pisa egiteko orduan aldendu egiten da neska bat delaz konturatu ez daitezen eta "mutilentzat" diren gauzak egiterakoan alde batera utz ez dezaten. Lisari ez diote futbolera jolasten uzten txarra dela esaten dutelako eta horregatik Laurek beldurra dio besteek neska dela jakiteari.
Eszena honetan ikusi dezakegu nola gaur egungo gizartean estereotipoak eta rolak irakasten zaizkien umeei txikitatik eta nola hauek zorrozki jarraitzen dituzten eta haien bidez beste umeak diskriminatzen dituzten.

- Bigarrenik, pelikulan aurrera eginda ikusi daiteke Laureren amak bere alabak egin duena ikusita nola amorruz erreakzionatzen duen eta zergatik egin duen hori galdetzen dion. Laureren aitak momentu horretan amaren ondoan dagoela dena ondo aterako dela esaten du zer egin ondo jakin gabe. Amak Laure era gogor eta hotz batean tratatzen du, bere generoa onartzera behartuz ez dakielako zer gehiago egin dezakeen.
Eszena honetan ikusi dezakegu gure gizartean oraindik generoz aldatu nahi duten pertsonekiko aurreiritzi eta diskriminazio latzak daudela baita horri beldurra dioten gurasoak ere haien seme-alabek izango duten etorkizun latzari beldurra diotelako edo hori onartzen ez duten gurasoak soilik.

domingo, 10 de febrero de 2019

Esther Ferrer

Gaurko klasean performance bat zer den ikusi ahal izan dugu honela Illichen testuak hobeto ulertu ahal izateko. Performance bat, zenbait arte, gorputzaren mugimenduak musika, dantza eta antzerkia konbinatzen dituen ikuskizun bat da. Esther Ferrer-en zenbait performance ikusi ditugu eta berak nola gorputza kontzeptuak transmititzeko eta askotan hitzekin esan ezin diren gauzak transmititzeko tresna bezala erabiltzen duen ikusi dugu. Honela, berak nahi duen gaiari buruz hitz egin dezake gorputzaren mugimenduak eta keinuak erabiliz soilik eta hau oso baliagarria iruditu zait performance bat zer den ikusteko, performance mota desberdin bat ikusteko eta Illichen testuak errazago ulertu ahal izateko.

jueves, 7 de febrero de 2019

Iván Illich

Gaurko klasean Iván Illich deituriko pentsalariari buruzko powerpoint bat ikusi dugu. Bere pentsamenduaren korrontea ideia hauetan oinarritzen zen:

- Eskola sortutako behar bat da eta honek ez du berdintasunik ezta ezagutzarik sortzen ere.
- Kapitalismo industrialak bitartekariak helburu bihurtzen ditu.
- Derrigorrezko hezkuntza unibertsalak, ikaskuntza hezkuntza deituriko salerosketan bihurtzen du.
- Eskola mitoen sortzailea da.

Illichen esaldirik famatuena: "school is the advertising agency which makes you believe that you need the society as it is"(Iker Guadillaren blogetik hartutako esaldia)

Nire ustez, Illichek arrazoia dauka bere ideia askotan, baina beste zenbait ideia nahiko utopikoak iruditzen zaizkit. Egia da, eskolak ez duela berdintasunik sortzen, mitoen sortzailea dela eta hezkuntza negozio bihurtu dela. Bestalde, ezinezkoa iruditzen zait kultura, arraza edo maila sozio-ekonomikoaren araberako diskriminaziorik gabeko eskola existitzea gauza guzti horiek egiteko ez liratekeelako eskolako metodoak aldatu beharko baizik eta irakasleak eta ikasleak ere. Horrela, aurreiritzirik gabeko irakasleak sortu behako lirateke, irakasleak ez luke eraginik sortu beharko ikasleengan eta gainera ikasleek diskriminazio baten bat garatu baino lehen hau detektatu eta ezabatu beharko luke irakasleak. Azkenik, eskolara joatea hasieratik umeen esku egongo balitzateke biztanleriaren zati handi bat eskolaratu gabe geldituko litzatekeela eta analfabeto maila izugarri igoko litzakeela uste dut eta hau nire ustez atzera pauso bat izango litzateke.

lunes, 4 de febrero de 2019

Sarrera

Kaixo, nire izena Ander Diaz de Mendivil da eta Lehen Hezkuntza Hirueleduna ikasten hasi naiz aurten Gasteizen.

Blog honetan Didaktika Orokorreko ikasgaian klasean egindako lanak eta haiei buruz egingo ditudan hausnarketa pertsonalak izango dituzue hemen eskuragarri. Bloga aberasteko ideiak hartuko ditut nire kideen blogetatik eta haiekin konpartituko dut nire bloga berdina egin dezaten.

Gaurkoz, hau izan da guztia espero dut gustoko izatea.

E-paperzorroa

Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Sarrera hau, irakasgaian landutako eta blogera igotako gauza guztien laburpen b...