Gaurkoan Tomboy deituriko pelikula bat ikusi dugu mutila izan nahi duen neska bati buruz eta genero bakoitzak txikitatik jarraitu behar dituen rolei buruz bakoitzaren sexuaren arabera.
Pelikula honetan Laure deituriko neska batek mutilen rola hartzen du eta egiten duten guztia imitatzen du mutil bat izanda lagunak egitea errazagoa izango dela uste duelako. Pelikularen bi eszena goraipatuko nituzke:
- Lehenik, Laure deituriko protagonistak bizi den auzo berriko umeen taldean integratzeko, bere burua Michael bezala aurkezten du eta taldeko mutilek duten portaera eta egiten dituzten gauzak imitatzen hasten da. Futbolera jolasten hasten da, kamiseta kentzen du futbolera jolasteko eta txistua botatzen du lurrera, baina gero, pisa egiteko orduan aldendu egiten da neska bat delaz konturatu ez daitezen eta "mutilentzat" diren gauzak egiterakoan alde batera utz ez dezaten. Lisari ez diote futbolera jolasten uzten txarra dela esaten dutelako eta horregatik Laurek beldurra dio besteek neska dela jakiteari.
Eszena honetan ikusi dezakegu nola gaur egungo gizartean estereotipoak eta rolak irakasten zaizkien umeei txikitatik eta nola hauek zorrozki jarraitzen dituzten eta haien bidez beste umeak diskriminatzen dituzten.
- Bigarrenik, pelikulan aurrera eginda ikusi daiteke Laureren amak bere alabak egin duena ikusita nola amorruz erreakzionatzen duen eta zergatik egin duen hori galdetzen dion. Laureren aitak momentu horretan amaren ondoan dagoela dena ondo aterako dela esaten du zer egin ondo jakin gabe. Amak Laure era gogor eta hotz batean tratatzen du, bere generoa onartzera behartuz ez dakielako zer gehiago egin dezakeen.
Eszena honetan ikusi dezakegu gure gizartean oraindik generoz aldatu nahi duten pertsonekiko aurreiritzi eta diskriminazio latzak daudela baita horri beldurra dioten gurasoak ere haien seme-alabek izango duten etorkizun latzari beldurra diotelako edo hori onartzen ez duten gurasoak soilik.
martes, 12 de febrero de 2019
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
E-paperzorroa
Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Sarrera hau, irakasgaian landutako eta blogera igotako gauza guztien laburpen b...
-
Gaurko klasean Iván Illichen liburuaren lehenengo kapituluari "La Crítica de las Herramientas" buruzko galderak erantzun ditugu. K...
-
Argazki honetan dagoen testuaren bitartez tolerantzia, errespetua eta aniztasuna bultzatzen da, bai unibert...
-
Gaurko klasean, eskola motei buruzko hainbat bideo ikusi ditugu bi mugimendu ezberdinekin zerikusia dutenak. Mugimendu anti-autoritarioak et...
No hay comentarios:
Publicar un comentario