1- Zer esaten du Illich-ek aurrerapen teknologikoen inguruan, hauek maila bat gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokionez?
Teknologia helburu bat lortzeko egiten da, baina maila batera iristean justu aurkakoa egiten hasten da. Teknologia aurrera pauso bat izan beharrean atzera pauso bat da. Eskolei dagokionez daukan ondorioa hauek teknologiak gizartearen onura ekonomikorako erabiltzen dituztela da eta ez hezkuntzan aurrera egiteko.
2- Zergatik sustatzen da zenbait teknologien hedakuntza naiz eta beraien ondorio kaltegarriak nabariak izan? Honen adibiderik jarriko zenuke hezkuntzaren arloan?
Zenbait teknologia sustatzen dira gutxi batzuentzat(aberatsak) onuragarria delako ekonomikoki nahiz eta horrek besteentzat kalte handiak ekarri. Benetako metak estaltzen dira eta produktu ona izango balitz bezala saltzen dute gauza onak bakarrik azalduz(adibidez abiadura handiko trena).
Hezkuntza arloan
arbel digitalak saltzen dituzte oso onak balira bezala hezkuntzaren
gabeziak konpontzeko eta gero gaizki funtzionatzen dutenez arazo
gehiago sortzen ditu.
3- Eskolaren izaera “kontraproduktiboa” ikusita, alegia, hezkuntza instituzioak ez duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere; zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
Lehenik ezkutuko
kurrikulumari buruz hitz egiten du. Kurrikulum ezkutuak erakusten
digu eskola dela bizitzarako beharrezko gauzak bakarrik eskolan ikasi
daitezkeela(eskolan bakarrik ikasi daiteke). Eskolatik kanpo gure
kabuz ikastea gaizki dagoela eta ezinezkoa dela erakusten digutela dio Illich-ek. Eskolak
gure kabuz ikasteko kapazitatea txarra dela dio, eskolaren beharra
dugula eta eskolan ez bagaude ez dugula ezagutza lortuko. Bigarrenik, eskolak ezagutza negozio bihurtzen duela dio Illich-ek.
4- Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Sistemari
interesatzen zaizkion interesak transmititzeko makina bat da eskola,
eskolak baloreak transmititzen dizkigu. Eskolak irakasleak publizitatea gure buruetan sartzera behartzen ditu, horrela, sistema eta gizartea dagoen bezala beharrezkoa dela sinestarazteko ikasleei.
5- Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zer zentzutan gertatzen ari da hau?
Desioak behar
bihurtu dira sistemak hori transmititzen duelako eta jendeari hori sinistarazten diotelako.
6- Ilich-en aburuz, zein da Kapitalismoaren “mantra” (errepikapena) aurrerapenen harira? Zer da sortzen ari duena aurrerapenaren ideologiak?
Kapitalismoa eskolan
ikasten da eta etengabe bukatzen ez den kontsumo bat da. Saltzen
digute saltzen ari diren produktuak zoriontsu egingo gaituela. Berria
beti hobea delaren ustea transmititzen digute. Baina benetan egiten dutena guk produktu horien beharra sentitzea da benetan beharrezkoak ez direnean.
7- Teknologien izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Ilichek aipatzen duen “teknologien agindua”-n (imperativo tecnológico) izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu honek? Nola lotuko zenuke gizartearen deseskolatzearen aldarrikapenarekin?
Zerbait
teknologikoki egin badaiteke hori egin behar da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario