1- Zer zentzu ematen dio Illich-ek "erraminta" kontzeptuari? Zein da erraminten helburua? Egungo eskola barruko "erraminta" bat seinalatuko zenuke? Zein da bere helburua?
Erraminta bat helburu bat lortzeko erabiltzen den objektu edo teknika/mekanismo bat da, honen helburua erabiltzen duen pertsonak nahi duena lortzeko prozesuan parte hartzea da. Eskolan erabilitako erraminta bat arkatza da adibidez idazteko balio duelako eta honek erabiltzen duen pertsona nahi duen helburua lortzen ahalbidetzen duelako.
2- Produkzio eredu industrialean kontsumitzen dugun “merkantzia” ( bai ondasun bezala ulertuta, bai zerbitzu abstraktu bezala) gure kabuz burutu dezakegun zeozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako “merkantzia” hori nahi gabe oztopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asebetzeko. Hau irudikatzeko Ilichek bi balore motaz hitz egiten digu ("...- balorea vs. "...- balorea"). sakondu bi kontzeptu hauen inguruan eta saia zaitez hezkuntzari loturiko adibide bat jartzen.
Illich-ek ere erreferentzia egiten dio gehiegizko produktibateari esanez, inguru soziala suntsitzen duela eta teknologiak ere kalte egiten duela. Illich-ek bi baloreei buruz hitz egiten du: erabileraren balorea (gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena) eta aldaketaren balorea (ez da gauzaren propioa edo naturala, produkzioaren emaitza baizik. Abstraktua eta erlatiboa da. Honek erabileraren balore ezberdinak elkarrekin zer proportzioan aldatzen diren adierazten du)(Garcia, 2019) 3- Zein da Illich-en iritzia eskolaren eta irakaskuntzaren artean? Noiz esan dezakegu gizarte bat “eskolatua” (sociedad escolarizada) dagoela?Eskolaratutako gizartea alienatuta dagoela dio Illich-ek. Gainera, eskola eta irakaskuntza lotuta daude baina eskolak kapoan ikasten denari(irakaskuntza) ez dionez garrantzirik ematen eskolak garrantzia galtzen du eta honi kontraproduktibitatea deritzo. Gizarte bat eskolaratuta dago kontzeptuak merkantzia bezala erabiltzen dituztenean. 4- Illich-en arabera zer da eskola eta zer da egiten duena gure gizartearekiko?Eskolan, gizartean dauden desberdintasun sozialek, ikasleek aukera berdinak ez izatea eragiten du, gainera diru gutxi dutenek ezin dute haien ikasketekin aurrera egin eta derrigorrezko ikasketak egiten dituzte bakarrik. Horregatik esaten da ,eskolak ezberdintasun sozialak erreproduzitzen dituen makina bat dela eta Illich-ek eskola publikoak defendatzen ditu honi aurre egiteko. 5- Bizitzaren medikalizazioaren harira, Illich-ek hurrengoa adierazten du"…". Aurreko baieztepena kontuan hartuz, nolako lotura bilatu dezakezu hezkuntza arloarekin?Medikalizazioaren inguruan ere hitz egin zigun Ivan Illich-ek. Honen inguruan esan zuen medikuntza instituzionala arazo larria dela gure gizarterako. Gehiegi ekoizten ari gara eta sendagai batzuk kalte gehiegi egiten ari dira jendeari.(Jose Victor Garcia-ren blogetik hartutako galdera) 6- Ililchek adierazten du: "..."
Egoera honek bultzatzen du “profesio” zehatz bat hedatzera, zein da? Zein da burutzen dutena? Orain, zu, maisu/maistra izango zaren heinean, nola kokatzen duzu zure burua horrelako baieztapen baten aurrean?Gure gizartean expertu asko daude(abokatuak,medikuak, etab) eta hauek egiten dutena guregan behar bat sortzea da. Horrela, beraiek gure "beharra" asetzeko zerbitzu bat eskaintzen digute eta behar hori noiz sentitzeko arauak ezartzen dituzte, haiek nahi duten bezala manipulatuz. Illich-ek dio, gure kabuz egin ditzakegula gauzak eta ez dugula eskolaz eta hainbeste instituzio eta zerbitzuen beharrik izan behar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario