domingo, 10 de marzo de 2019

Eskola motak eta hauen berrikuntza pedagogikoak

Gaurko klasean, eskola motei buruzko hainbat bideo ikusi ditugu bi mugimendu ezberdinekin zerikusia dutenak. Mugimendu anti-autoritarioak eta esperientzia berritzaileak.

Mugimendu anti autoritarioei dagokienez homeschooling-a eta eskola anarkistak ikusi ditugu. Homeschooling-a etxean egiten den hezkuntza da, gurasoek haien semeak horrela heztea nahiago dutelako arrazoi pedagogiko eta ideologikoengatik, ez dutelako nahiko diru eskola batera bidaltzeko haien semeak edo etxea eskoletatik oso urrun dagoelako. Hezkuntza askea da proiektuen bidez egiten dena. Gurasoek irakasten diete seme-alabei eta honek zenbait abantaila eta desabantaila ditu. Alde batetik, hauek dira homeschooling-ak dauzkan gauza txarrak, gurasoek zerbait ez badute ondo gogoratzen ezingo diote ondo azaldu ikasleari, ez dira tituludunak eta beraz jendeak gaizki ikusten du praktika hau. Beste aldetik, umeak bere erritmoa jarraitu dezake denbora gehiago erabiliz kostatzen zaizkion edukiak ikasteko eta beharrezkoak ez diren eta gustukoak ez dituen edukiak baztertu ditzake. Eskola anarkistan berriz, ikasleak guztiz askeak ziren, nahi zutena ikasi zezaketen eta erabakiak denen artean egindako bileretan hartzen ziren, non, guztien botoak berdina balio duen. Gainera, ikasleak eta irakasleak maila berdinean daude, inor ez dago besteen gainetik eta ikasleek batxilergoa egiteko ziurtasuna dute.

Esperientzia berritzaileei dagokienez Amara Berri eta eskola txikiak ikusi ditugu. Amara Berri eskola publikoa da eta honetan umeek eguneroko gauzak ikasteko jokuak erabiltzen dituzte liburuak pixka bat baztertuz(irratia, erosketak diruarekin egin, etxeko gauzak egiteko txokoak, dirua gordetzeko txokoak etab). Umeen beharretara egokitzen da eskola hau, azterketa gutxi eginez eta proiektuen bidez irakatsiz. Adin ezberdinak elkartzen dira batak besteari lagundu diezaion eta esperientziak konpartitu ditzten. Hala ere, adin desberdintasuna urte bateko edo gehienez bikoa izaten da ikasleen artean. Eskola txikiak landatar guneetan edo herri txikietan kokatuta egoten dira normalean. Adin guztietako umeak egoten dira klase berdinean eta umeak herri txiki batean bizi direnez haien arteko harremana estua izaten da, baita irakaslearekin dutena ere, honek klase bati ematen diolako klasea urte osoan zehar. Umeen interesetara egokituak egoten dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

E-paperzorroa

Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Sarrera hau, irakasgaian landutako eta blogera igotako gauza guztien laburpen b...