viernes, 1 de marzo de 2019

Irakasleen ikuspuntuarekiko gogoeta

Gaurko klasean irakasleak galdera batzuk egin dizkigu guk irakasle moduan erantzun ditzagun, gutxi barru hori izango garelako, irakasleak. Horrela, gogoeta bat egitera lagundu gaitu irakasleak, ze irakasle mota izango garen etorkizunean ikus dezagun. Hauek izan dira galderak eta nik egindako gogoeta:

Zein lekutatik begiratuko zenieke zure ikasleak izango direnei momentu honetan? Alegia, zeintzuk dira eragiten zaituzten egoera materialak(jaioterria, kultura, jatorri soziala edo ekonomikoa, generoa, sexua, familiaren egoera sozio-ekonomikoa, posizionamendu politikoa…

Nire ustez, ikasleak berdin batzuk bezala ikusi eta tratatuko nituzke. Ezagutu eta gidatu beharreko pertsona batzuk bezala, etorkizunean mundua aurrera eraman beharko duten pertsonak bezala. Ezagutu beharko nituzke haien ikasketa prozesua gustuko dituzten gauzen arabera bideratzeko, beti ere, beharrezkoak diren gauza batzuei buruz nahiz eta gustukoak ez izan, minimo batzuk ikastera behartuz ahalik eta modu entretenigarrienean(jokoen bidez, haien artean ideiak konpartituz, haien artean irakatsiz irakaslearen laguntzarik gabe, etab). Gustuko ez dituzten gauzak gustuko bihurtzen saiatuko nintzateke umeek errazago ikasi zitzaten gauza horiek.

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala ez nituzke umeak gogoz kontra gauzak egitera behartu nahi eta horregatik, haiekin hitz egin eta gero, gustuko dituzten gauzei buruzko dinamiken eta proiektuen bidez irakatsiko nieke. Egia da, denetarik ikasi behar dutenez, gustuko ez dituzten gauza batzuk egin beharko zituztela, baina gauza horiek proiektuetan antolatuta ikasiz, gelakideen laguntza eta kooperazioa izanda eta gustuko dituzten gauzekin txandakatuz uste dut hainbeste mania zizkieten gauza horiek gustatzera pasako zitzaizkiela, edo gutxienez errazago ulertuko zituztela.

Nire partetik, ez da ikasleen egoera edo jatorri ezberdinen araberako diskriminaziorik egongo. Denak aukera berdinekin hasiko dira eta bakoitzak dituen gaitasunen arabera egingo du bere ikaskuntza prozesua, inor baztertu gabe. Balore hauek, ikasleei ere transmititzen saiatuko nintzateke. Azkenik, ikasle baten bat diskriminazio motarenbat egiten hasten bada, honekin hitz egin, egoera ulertu, egiten ari dena gaizki dagoela eta beste ikaslearengan ondorio larriak dituela ulertarazten saiatuko nintzateke.

Nola uste duzu maisu/maistra bezala egoera hauetaz gogoeta ez egiteak baldintzatuko lukeela zure begirada klasearen aniztasunarekiko?

Zorionez, jaso dudan hezkuntzari esker ni ez naiz, arrazista, matxista, xenofoboa edo klasista, edo ez dut nire burua honela kontsideratzen gutxienez. Nire kasuan gogoeta ez egiteak egoera ez luke asko aldatuko esan dudana pentsatzen jarraituko nukeelako, baina gaur egungo gizartea lehen aipatutako balore txarretan sinisten duten pertsonez josita dago. Horregatik, gogoeta onuragarria da pertsona horiei pentsamendua aldatzen saiatzeko, jarraitu behar dituzten baloreak errespetatzen ikasteko eta "gutxiengo"(ez dago hain horrelako hain jende gutxi) kaltegarri hori desagertarazteko. Azkenik, umeak hain gazteak direnean haiengan eragina izatea oso erraza da, horregatik garrantzitsua da baloreak transmitituko dizkieten pertsonek balore eta pentsamendu zuzen eta bidezko bat izatea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

E-paperzorroa

Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Sarrera hau, irakasgaian landutako eta blogera igotako gauza guztien laburpen b...