Ivan Illich-en "Otra Modernidad es Posible" liburutik hiru kapitulu irakurri eta aztertu ditugu " La Crítica de las Herramientas", "El Ritual del Progreso" eta "La Convivencialidad". Blogeko sarrera honetan "La Convivencialidad" kapituluarekin erlazionatuta egin genuen performance-a azalduko dut.
Kapitulu honetan bizikidetza zen azaltzen zen kontzepturik garrantzitsuena, beraz, gure performace-a honekin erlazionatzen eta azaltzen saiatu ginen. Performance-a egiteko, zeloa lurrean itsastea bide bat irudikatuz pentsatu genuen, ideia hau Esther Ferrer-ena da eta egokia iruditu zitzaigun gure mezua transmititzeko. Kalera atera ginen gure taldekideekin eta zeloarekin bidea eraikitzen hasi ginen. Hasiera batean, taldekideek ez zekiten ondo zer paper jokatu behar zuten, baina segituan konturatu ziren bidea jarraitu behar zutelaz eta gu jarraitzen hasi ziren zertarako zen jakin gabe.
Honekin lortu nahi genuena hau zen: teknologiaren eta gizartearen eragina pertsonengan erakustea. Bidea boluntarioki jarraitu zuten, jendeak bizitzan egiten duen bezala: derrigorrezko ikasketak egin eta gero batxilergoa bukatu, unibertsitatea bukatu, lana lortu, etxea erosi, familia bat sortu etab. Bide hau ez da derrigorrezkoa, baina guk sortu genuen bidea bezala jendeak jarraitzen duelako jarraitzen dugu denok. Teknologiarekin berdina gertatzen da denok bide berdina jarraitzen dugu, teknologia berriak eta hobeak sortzeko eta erosteko beharra dugu denbora tarte laburretan eta honekiko dependentzia sortzen digu. Azkenik, bitxikeria bezala aurkezpena egiten ari ginen bitartean gelakide batzuk mugikorrarekin zeuden haien munduan eta horrek gure teoria indartzen du.

No hay comentarios:
Publicar un comentario