jueves, 7 de marzo de 2019
Aquarium-era bisita
Gaur Aquarium-era bista izan dugu Xulines taldeak. Bertan Anderrek, Asierrek eta nik informazioa bildu dugu gertatzen ari zenari buruz eta Ikerrek eta Xabik argazkiak atera eta irakasleari galderak egiteaz arduratu dira. Hala ere, bisitan zehar denok egin dugu denetarik, norbaiti ez bazion zerbait egiteko denborarik ematen, hor zegoen kide bat laguntzeko, baita alderantziz ere. Umeak oso aztoratuta zeuden geldituko gabe mugitzen, beraz, irakasleak lana izan du hauek antolatzeko. Dena den, irakasleak lan ona egin du umeak antolatuz eta lasaituz. Hauek azalpenak entzuteko lasaitu egiten ziren eta gidariaren inguruan esertzen ziren, batez ere bisitak aurrera egin ahala. Kanpo baliabide hau lagungarria izan da etorkizunean egin behar izango dugun lanaren zati bat nola burutu behar dugun jakin ahal izateko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
E-paperzorroa
Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Sarrera hau, irakasgaian landutako eta blogera igotako gauza guztien laburpen b...
-
Gaurko klasean eskolaren papera gorputzaren normalizazioan zein den galderari erantzun behar izan diogu. Horretarako, Paul B. Preciadori ...
-
Kaixo, nire izena Ander Diaz de Mendivil da eta Lehen Hezkuntza Hirueleduna ikasten hasi naiz aurten Gasteizen. Blog honetan Didaktika Oro...
-
Gaurko klasean Judith Butler eta Sunaura Taylor-en arteko elkarrizketa bat ikusi dugu. Elkarrizketa honi buruzko zenbait galdera erantzun et...
No hay comentarios:
Publicar un comentario