viernes, 29 de marzo de 2019

Posterra

Egun batzuk igaro ditugu posterra prestatzen eta hau da eman diogun azalpena:

Poster honetan gure gizarteko eskoletan ematen den egoera salatu nahi dugu. Bertan ikus daitekeen bezala, haurrak bi zatitan banatuak daude. Alde batetik, haur robota ikusi dezakegu ikastolak guztiak berdinak egiten gaitu ez digu uzten gure abilitateak lantzen eta markatuak dauden pausuak jarraitu behar dira. Honen bitartez gaur egungo mutil zein neskak erreprimituak ateratzen dira eskolatik fabrika bat izango balitz bezala. Azken finean eskolak robotizatu egiten gaitu ez digu uzten guk nahi duguna egiten, hau da robotak izaterakoan agindutakoa egiten dugu. Ikasketa prozesua antolatuta dago eta aldez aurretik jakiten da zer urterekin ikasiko dugun idazten, irakurtzen eta abar.

Beste aldetik, haur bakoitzak bere ideia eta balioak ditu. Irudian ikusi daitekeen bezala eskolan ematen ez diren gai ugari haurren garunetik igarotzen dira eta hauek landu beharra dago. Beraien emozioak eta pentsamenduak espresatzeko gaitasuna eduki behar dute eta horretarako libre sentitu behar dira. Haurrei beraien interesak alde batera uzten bazaizkie hauek geroz eta kreatibitate txikiago izango dute. Honen adibide garbia da haur bati marrazki bat egitea eskatzen zaionean, kasu gehienetan umeak hobeto egingo du bere imajinazioa erabiltzen badu eta ez irakasleak zerbait egitera behartzen badio. Robot zati honek azken finean umeen erdia izan beharrean, guztia izateko arriskua nabaria da. Gure gizartearen sistema osoa horrela antolatua bai dago.

Generoari dagokionez ez dugu sexua zehaztuko. Egia da gaur egun oraindik sexuen artean desberdintasun handiak antzematen direla. Baina poster honen bitartez ez dugu nahi sexuak desberdindu, baizik eta gizaki garen bezala guztion egoera azaldu. Beraz, aurretik aipatu dugun bezala, nolabaiteko askatasuna bilatu behar dugu hezkuntzan, batez ere adin txikitan.

Zergatik egin dugu gorputz osoa eta ez zati bat soilik? Hasieran burmuina bakarrik egitea pentsatu genuen, baina gero, gorputzaren beste zati batzuk gure mezua ondo adierazteko baliagarriak izango liratekeelaz ohartu ginen. Autoritatea, kontrola, zentsura eta beste zenbait gauza ezin direlako hain ondo transmititu gorputz osoa erabili gabe.


lunes, 18 de marzo de 2019

Zehaztapen mailak

Dokumentua(1.maila): OCDA, Heziberri
Definizioa(1.maila): Oinarrizko curriculum diseinua, gobernutik inposatzen den dokumentua ikastetxeak jarraitu behar dituena. Zer nola noiz zertarako ikasi eta ebaluatu jasotzen du curriculumak.
Izaera: Derrigorrezkoa, arduraduna gobernua. Baldintzaileak
Osagarriak: . Zer nola noiz zertarako ikasi eta ebaluatu
Adibidea: Non bilatu? Eusko Jaurlaritzan.




MAILAK

Ezaugarriak

1. MAILA
    
2. MAILA


3. MAILA
Dokumentua
Hezi Berri, OCD OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA, DEKRETUA.
ICP/IKP (ikastetxearen curriculum proiektua), curriculum proiektua. Proyecto curri
Gelako programazioa
Definizioa
Curriculuma: Jarraibidea da curriculuma. Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Dokumentua da.
ICP:  proyecto curricular de Centro (PCC) un conjunto de actuaciones articuladas entre sí y compartidas por el equipo docente de un centro educativo, mediante las cuales se concretan y se desarrollan las intenciones y prescripciones generales contenidas en los decretos de enseñanza para las distintas etapas educativas, según la normativa vigente en cada país. Derrigortasuna, estrategia, PREZI
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
Izaera
Normatiboa, arau bat da.
HAUTAZKOA
Didaktiko-antolatzailea.
Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea.  
Arduraduna
Egilea
Gobernuak, EAEan Eusko Jaurlaritzak
Ikastetxea, zuzendari, ikasketa burua. Batzordea, familia, batzorde pedagogikoa.
Irakasle taldea.
Ziklo edo maila jakin bateko irakasleak.
Baldintzatzaileak
LOMCEkoari
Heziberri 2020


  • Ikasgelako programazioa
  • Gizabanakoen ezagutza
Osagarriak
Edukiak, metodo, ebaluazioa, konpetentziak….
Garapena, edukiak, metodoa, ebaluazioa
  • Zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak.
  • Ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa eta banaketa.
  • Ikaskuntzaren denboralizazioa.
  • Ebaluazio jarduerak.
  • Erabili behar den didaktikazio materialen antolaketa.
Adibidea
Eusko jaurlaritzaren linka hartu. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/eu/
Salburua ikastetxea, dokumentua eskuratu.















viernes, 15 de marzo de 2019

Curriculum ezkutua



















Argazki honetan dagoen testuaren bitartez tolerantzia, errespetua eta aniztasuna bultzatzen da, bai unibertsitatea den instituzioaren aldetik, baita hau osatzen duten pertsonen(ikasleak, irakasleak eta beste hainbat langile) aldetik ere.





























Argazki honetan berriz, irudiek neskak haien janzkerarengatik eta elbarrituak haien arazo larriagatik diskriminatzen ditu eta mutilei nahi duten bezala janzteko eskubidea kentzen die. Horregatik, argazki honek aurreko argazkiak ikusitako unibertsitatearen baloreak zapuzten ditu.

















Irudi honetan unibertsitateko ikasle eta irakasleen egutegia ikusi dezakegu, autoritarismoz betea dagoena. Unibertsitateak agintzen die ikasle eta irakasleei noiz joan, noiz egin azterketak, noiz egin lanak eta noiz izan aisialdirako denbora hauetako bati ere ez galdetu gabe.



Irudi honetan ekosistema zaintzeko hainbat arau agertzen dira, horrela jendea informatzeko ingurumena zaindu dezan. Honekin, bizikidetasuna sendotu eta iraukortu egin nahi da.



Argazki honek kultura atzerritar bateko irudiak erakusten ditu eta hor edukitzeak atzerritarrekiko tolerantzia, errespetua eta onarpena erakusten du. Gainera, haien kultura eta ohituretatik zertxobait ikasteko aukera ere ematen dute.




Argazki honetan dagoen pilen zakarrontziaren bidez jendeari "ingurumena zaindu behar da" mezua bidaltzen diote. Birziklatu behar dela eta mundua ez badugula zaintzen suntsitu egingo dugula interpretatzen dut nik. Berrerabilpenaren ideia bultzatzen du.


Azkenik, argazki honetan biolentziaren aurkako mezua bidaltzen da jendearen argazkien bidez. Honek unibertsitatea eta honen barruko jendea errepresentatzen du, batez ere unibertsitatean egonda gauzak hitz eginez eta biolentziarik gabe konpondu daitezkela dio.











jueves, 14 de marzo de 2019

La convivencialidad

1- Zer da Illich-entzat zeremonia mito-poetikoen ondorioa? Zer proposatzen du alternatiba bezala?

Zeremonia horiek irudimen soziala paralizatzen dutela da ondorioa. Eskola edo ospitalea dira zeremonia batzuk. Eskolak askatasuna kentzen digu eta ospitaleak sendatzeko gaitasuna lapurtzen digu. irudimen sortzailea da eskolaren alternatiba beste bide batzuk daudela erakusten digulako, komunitate batean ikastea adibidez.
  • Alternatibaren alde positiboak: - Komunitatean ikastea eta honek edukiak erabakitzea.
  • Alternatibaren alde negatiboak: Edukiak estatuak erabakitzen baditu ordena mantentzen dela.
2- Zer da Illich-entzat "bizikidetasun" printzipioa?

Indibiduoaren, honen instrumentuen eta gizartearen artean harremanak sortzeko bide ez menderatzaileak imaginatzeko aukera da bizikidetasun printzipioa. Illich-ek esaten du, bizikidetza egoteko berdintasuna egon behar dela eta eskoletan gauza asko daude ikaslearen gainetik, beraz, ez dago bizikidetzarik.

3- Illich-ek bi harreman mota irudikatzen ditu bere ingurugiroarekin. Zeintzuk? Zertan oinarritzen da bakoitza?

-Autogobernua: Autoerabilera sortzea( Bakarrik ibiltzea edo ikastea).
-Heteronomoa: Bizitza trukatzeko balioen bidez antolatzea(eskola, ospitalea, mugikorra).

4- "Bizikidetasun gizarteak" ekoizpen heteronomo guztia ezabatu beharko luke? Nolako itzulpena izango luke honek hezkuntzan?

Ez litzateke beharrezkoa izango ekoizpen heteronomo guztia suntsitzea, gizarteak erremintak kontrolatzea baizik, alderantziz izan beharrean. Hezkuntzan berriz, eskolen sistema aldatu beharko litzateke. Ikasleek izan beharko lukete garrantzi gehiago edukien eta irakasleen gainetik, hauek adierazi beharko lukete haien ikaskuntza prozesuaren erritmoa eta ez eskolak edo gobernuak.

5- Illich-ek esaten du ekoizpenaren modu heteronomoaren suntsitzeak, bi neurri aurrera eramatea eskatzen duela? Zeintzuk dira horiek? 

Erakunde industrialei mugak jartzea eta zenbait erreminta onuragarri sustatzea, beti ere, hauei ere mugak ezarriz menpekotasuna ekiditeko.

6- Zertan datza "bizikidetasun gizarte" hori sortzeko neurri bakoitza?

Teknologiarekiko kontrola eta mugak ezartzea. Horrela teknologiari eta erakundeei mugak jartzen zaizkie eta erreminten eraginkortasuna lortzen da menpekotasuna saihestuz.

7- Zer dakar deseskolaratzeak?

  • Eskolak sortu dituen gizarte irudimenaren inertziekin apurtzea.
  • Hezkuntza instituzio berriak sortzea, baina ez eskola alternatiboak, gizakia ingurumenarekin erlazionatzen duen hezkuntza metodo bat.
  • Instituzioekin puskatzeak erabaki politiko bat hartzeko baldintzak ekarriko lituzke baita gizartea berriro modu ezberdin batean antolatzeko aukera ere( teknologia beharrezkoa da, benetan dugu erabakiak hartzeko edo gauzak aldatzeko botere nahikoa).
8- Zein da Illich-en arrazionalitate utopikoaren azken zentzua?

Instituzioekin puskatzeak erabaki politiko bat hartzeko baldintzak ekarriko lituzke.



domingo, 10 de marzo de 2019

Eskola motak eta hauen berrikuntza pedagogikoak

Gaurko klasean, eskola motei buruzko hainbat bideo ikusi ditugu bi mugimendu ezberdinekin zerikusia dutenak. Mugimendu anti-autoritarioak eta esperientzia berritzaileak.

Mugimendu anti autoritarioei dagokienez homeschooling-a eta eskola anarkistak ikusi ditugu. Homeschooling-a etxean egiten den hezkuntza da, gurasoek haien semeak horrela heztea nahiago dutelako arrazoi pedagogiko eta ideologikoengatik, ez dutelako nahiko diru eskola batera bidaltzeko haien semeak edo etxea eskoletatik oso urrun dagoelako. Hezkuntza askea da proiektuen bidez egiten dena. Gurasoek irakasten diete seme-alabei eta honek zenbait abantaila eta desabantaila ditu. Alde batetik, hauek dira homeschooling-ak dauzkan gauza txarrak, gurasoek zerbait ez badute ondo gogoratzen ezingo diote ondo azaldu ikasleari, ez dira tituludunak eta beraz jendeak gaizki ikusten du praktika hau. Beste aldetik, umeak bere erritmoa jarraitu dezake denbora gehiago erabiliz kostatzen zaizkion edukiak ikasteko eta beharrezkoak ez diren eta gustukoak ez dituen edukiak baztertu ditzake. Eskola anarkistan berriz, ikasleak guztiz askeak ziren, nahi zutena ikasi zezaketen eta erabakiak denen artean egindako bileretan hartzen ziren, non, guztien botoak berdina balio duen. Gainera, ikasleak eta irakasleak maila berdinean daude, inor ez dago besteen gainetik eta ikasleek batxilergoa egiteko ziurtasuna dute.

Esperientzia berritzaileei dagokienez Amara Berri eta eskola txikiak ikusi ditugu. Amara Berri eskola publikoa da eta honetan umeek eguneroko gauzak ikasteko jokuak erabiltzen dituzte liburuak pixka bat baztertuz(irratia, erosketak diruarekin egin, etxeko gauzak egiteko txokoak, dirua gordetzeko txokoak etab). Umeen beharretara egokitzen da eskola hau, azterketa gutxi eginez eta proiektuen bidez irakatsiz. Adin ezberdinak elkartzen dira batak besteari lagundu diezaion eta esperientziak konpartitu ditzten. Hala ere, adin desberdintasuna urte bateko edo gehienez bikoa izaten da ikasleen artean. Eskola txikiak landatar guneetan edo herri txikietan kokatuta egoten dira normalean. Adin guztietako umeak egoten dira klase berdinean eta umeak herri txiki batean bizi direnez haien arteko harremana estua izaten da, baita irakaslearekin dutena ere, honek klase bati ematen diolako klasea urte osoan zehar. Umeen interesetara egokituak egoten dira.

jueves, 7 de marzo de 2019

Aquarium-era bisita

Gaur Aquarium-era bista izan dugu Xulines taldeak. Bertan Anderrek, Asierrek eta nik informazioa bildu dugu gertatzen ari zenari buruz eta Ikerrek eta Xabik argazkiak atera eta irakasleari galderak egiteaz arduratu dira. Hala ere, bisitan zehar denok egin dugu denetarik, norbaiti ez bazion zerbait egiteko denborarik ematen, hor zegoen kide bat laguntzeko, baita alderantziz ere. Umeak oso aztoratuta zeuden geldituko gabe mugitzen, beraz, irakasleak lana izan du hauek antolatzeko. Dena den, irakasleak lan ona egin du umeak antolatuz eta lasaituz. Hauek azalpenak entzuteko lasaitu egiten ziren eta gidariaren inguruan esertzen ziren, batez ere bisitak aurrera egin ahala. Kanpo baliabide hau lagungarria izan da etorkizunean egin behar izango dugun lanaren zati bat nola burutu behar dugun jakin ahal izateko.

lunes, 4 de marzo de 2019

Xulines performance-a

Ivan Illich-en "Otra Modernidad es Posible" liburutik hiru kapitulu irakurri eta aztertu ditugu " La Crítica de las Herramientas", "El Ritual del Progreso" eta "La Convivencialidad". Blogeko sarrera honetan "La Convivencialidad" kapituluarekin erlazionatuta egin genuen performance-a azalduko dut.

Kapitulu honetan bizikidetza zen azaltzen zen kontzepturik garrantzitsuena, beraz, gure performace-a honekin erlazionatzen eta azaltzen saiatu ginen. Performance-a egiteko, zeloa lurrean itsastea bide bat irudikatuz pentsatu genuen, ideia hau Esther Ferrer-ena da eta egokia iruditu zitzaigun gure mezua transmititzeko. Kalera atera ginen gure taldekideekin eta zeloarekin bidea eraikitzen hasi ginen. Hasiera batean, taldekideek ez zekiten ondo zer paper jokatu behar zuten, baina segituan konturatu ziren bidea jarraitu behar zutelaz eta gu jarraitzen hasi ziren zertarako zen jakin gabe.

Honekin lortu nahi genuena hau zen: teknologiaren eta gizartearen eragina pertsonengan erakustea. Bidea boluntarioki jarraitu zuten, jendeak bizitzan egiten duen bezala: derrigorrezko ikasketak egin eta gero batxilergoa bukatu, unibertsitatea bukatu, lana lortu, etxea erosi, familia bat sortu etab. Bide hau ez da derrigorrezkoa, baina guk sortu genuen bidea bezala jendeak jarraitzen duelako jarraitzen dugu denok. Teknologiarekin berdina gertatzen da denok bide berdina jarraitzen dugu, teknologia berriak eta hobeak sortzeko eta erosteko beharra dugu denbora tarte laburretan eta honekiko dependentzia sortzen digu. Azkenik, bitxikeria bezala aurkezpena egiten ari ginen bitartean gelakide batzuk mugikorrarekin zeuden haien munduan eta horrek gure teoria indartzen du.









viernes, 1 de marzo de 2019

Irakasleen ikuspuntuarekiko gogoeta

Gaurko klasean irakasleak galdera batzuk egin dizkigu guk irakasle moduan erantzun ditzagun, gutxi barru hori izango garelako, irakasleak. Horrela, gogoeta bat egitera lagundu gaitu irakasleak, ze irakasle mota izango garen etorkizunean ikus dezagun. Hauek izan dira galderak eta nik egindako gogoeta:

Zein lekutatik begiratuko zenieke zure ikasleak izango direnei momentu honetan? Alegia, zeintzuk dira eragiten zaituzten egoera materialak(jaioterria, kultura, jatorri soziala edo ekonomikoa, generoa, sexua, familiaren egoera sozio-ekonomikoa, posizionamendu politikoa…

Nire ustez, ikasleak berdin batzuk bezala ikusi eta tratatuko nituzke. Ezagutu eta gidatu beharreko pertsona batzuk bezala, etorkizunean mundua aurrera eraman beharko duten pertsonak bezala. Ezagutu beharko nituzke haien ikasketa prozesua gustuko dituzten gauzen arabera bideratzeko, beti ere, beharrezkoak diren gauza batzuei buruz nahiz eta gustukoak ez izan, minimo batzuk ikastera behartuz ahalik eta modu entretenigarrienean(jokoen bidez, haien artean ideiak konpartituz, haien artean irakatsiz irakaslearen laguntzarik gabe, etab). Gustuko ez dituzten gauzak gustuko bihurtzen saiatuko nintzateke umeek errazago ikasi zitzaten gauza horiek.

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala ez nituzke umeak gogoz kontra gauzak egitera behartu nahi eta horregatik, haiekin hitz egin eta gero, gustuko dituzten gauzei buruzko dinamiken eta proiektuen bidez irakatsiko nieke. Egia da, denetarik ikasi behar dutenez, gustuko ez dituzten gauza batzuk egin beharko zituztela, baina gauza horiek proiektuetan antolatuta ikasiz, gelakideen laguntza eta kooperazioa izanda eta gustuko dituzten gauzekin txandakatuz uste dut hainbeste mania zizkieten gauza horiek gustatzera pasako zitzaizkiela, edo gutxienez errazago ulertuko zituztela.

Nire partetik, ez da ikasleen egoera edo jatorri ezberdinen araberako diskriminaziorik egongo. Denak aukera berdinekin hasiko dira eta bakoitzak dituen gaitasunen arabera egingo du bere ikaskuntza prozesua, inor baztertu gabe. Balore hauek, ikasleei ere transmititzen saiatuko nintzateke. Azkenik, ikasle baten bat diskriminazio motarenbat egiten hasten bada, honekin hitz egin, egoera ulertu, egiten ari dena gaizki dagoela eta beste ikaslearengan ondorio larriak dituela ulertarazten saiatuko nintzateke.

Nola uste duzu maisu/maistra bezala egoera hauetaz gogoeta ez egiteak baldintzatuko lukeela zure begirada klasearen aniztasunarekiko?

Zorionez, jaso dudan hezkuntzari esker ni ez naiz, arrazista, matxista, xenofoboa edo klasista, edo ez dut nire burua honela kontsideratzen gutxienez. Nire kasuan gogoeta ez egiteak egoera ez luke asko aldatuko esan dudana pentsatzen jarraituko nukeelako, baina gaur egungo gizartea lehen aipatutako balore txarretan sinisten duten pertsonez josita dago. Horregatik, gogoeta onuragarria da pertsona horiei pentsamendua aldatzen saiatzeko, jarraitu behar dituzten baloreak errespetatzen ikasteko eta "gutxiengo"(ez dago hain horrelako hain jende gutxi) kaltegarri hori desagertarazteko. Azkenik, umeak hain gazteak direnean haiengan eragina izatea oso erraza da, horregatik garrantzitsua da baloreak transmitituko dizkieten pertsonek balore eta pentsamendu zuzen eta bidezko bat izatea.



E-paperzorroa

Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Sarrera hau, irakasgaian landutako eta blogera igotako gauza guztien laburpen b...